Ander Alonso izan da azkarrena helmugan

Baleike 2011ko martxoaren 26a

 

argazkia: Gorka Zabaleta

 

Gaur goizean Gipuzkoako zirkuitoko lasterketa jokatu da Zumaian, kadete mailakoa. 57 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek, aurrena saihesbidetik bi buelta eginez eta ondoren Zakila Birari  hiru i...

 

anderalonso1
argazkia: Gorka Zabaleta

 

Gaur goizean Gipuzkoako zirkuitoko lasterketa jokatu da Zumaian, kadete mailakoa. 57 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek, aurrena saihesbidetik bi buelta eginez eta ondoren Zakila Birari  hiru itzuli emanez. Ihesaldiek lasterketa bizitu dute hasieratik eta irteeran abiatu diren 116 txirrindularietatik 50 inguru ez dira amaitzeko gauza izan. Bi eroriko ere izan dira azken itzulian. Azkenean taldetxo bat iritsi da tropelari aurre hartuta eta haien artean Ander Alonso nagusitu da. Zumaiarren artean, hiruk ezin izan dute lasterketa amaitu eta beste hirurak tropelean sartu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide