


Gaztetape hondartza garbitu dute Getariako surflariek zein Gazte Asanbladako kideek. Surfrider Fundazioak urtero hondartzak, ibaiak eta lakuak garbitzeko deialdiarekin egin dute bat. Hala, 10:00etatik aurrera hondartzan pilatutako zaborra bildu dute 25 bat lagun inguruk. Kontainer bete egur eta plastikozko elementu txiki jaso dute getariarrek. Hondartza garbitu ostean hamaiketakoa egin dute bertaratu direnek.
Orioko Surf taldeak eta natur taldeak ere Antillako hondartza garbitu dute 11:00etatik aurrera.