Zarauzko Udaleko Gazteria sailak logotipo lehiaketa antolatu du. 14-30 urte bitarteko gipuzkoarrei zuzenduriko ekimena da honakoa. Horiek “gazteentzat erakargarri” izango den Gazteria sailaren logotipoa diseinatu beharko dute, “gazte estekikako” marrazkia, alegia. Lanak aurkezteko epea apirilaren 11ean amaituko da. Irabazleak 500 euro jasoko ditu.
Interesa dutenek, Erregistro Orokorrean utz dezakete euren diseinua 08:00etatik 15:00etara, edota posta arruntez bidali (Zarauzko Udala Erregistro Orokorra Nagusia 29). Postaz bidaliko badira, aldez aurretik jakinarazi beharko da g-inarra@zarautz.org helbide elektronikora mezua bidalita.
Gehienez bi lan
Parte-hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu, gehienez. DIN A-4 formatua izan beharko dute lanek, gehienez hiru koloretan eta paperean, CDan edota disketean aurkez daitezke. Betiere informatikoki tratatu ahal izateko euskarria izan beharko dute erantsita.
Diseinuak kartazal itxi baten barruan aurkeztu beharko dira, sinadurarik eta izenik gabe. Izenburua jarri beharko zaie, ordea. Kartazalaren barruan beste kartazal bat sartu beharko da, azken horretan, izenburuaz gain, egilearen inguruko datuak idatzi behar dira (izen-abizenak, telefono zenbakia, helbide osoa eta adina).
Epaimahaikideek euren erabakiaren berri Zarauzko Udaleko iragarki taularen bidez emango dute. Irabazleari zuzenean jakinaraziko zaio.