Eskulturez jantzi dute Igerain Gainako lorategia

Aritz Mutiozabal 2011ko martxoaren 25a

Igerain Gainako lorategiak arte galeria izaera hartu dute, eta gaurtik hasi eta uda osoan zehar hiru eskulturgileen tamaina handiko bederatzi lan egongo dira ikusgai. Gaur eguerdian aurkeztu dute Zarauzko Arte Lorategiak ekimen berritzailea, Igerain Ga...

Igerain Gainako lorategiak arte galeria izaera hartu dute, eta gaurtik hasi eta uda osoan zehar hiru eskulturgileen tamaina handiko bederatzi lan egongo dira ikusgai. Gaur eguerdian aurkeztu dute Zarauzko Arte Lorategiak ekimen berritzailea, Igerain Gaina parkean, eta bertan izan dira ekimenaren antolatzaile diren Zarauzko Udala eta Xpressionk plataforma arduradunak, baita eskulturgileak eurak ere. Zarautzen bizi den Iñigo Manterola oriotarra, Eusebio Gomez zarauztarra eta Juan Antonio Mendizabal zarauztarrak dira artista gonbidatuak, eta bakoitzari lorategi multzo bat eskaini diete beraien lanak jarri ahal izateko. Mendizabalek aurkeztu ditu proposamen gehien; hau da, bost eskultura: Atalase I, Atalase II, Estela, Bildura eta Aldiak. Manterolak eta Gomezek, berriz, bina: lehenak, Paseos por el soporte saileko bi lan jarri ditu eta bigarrenak, Aleaziak eta Burdinola izenekoak. Arte Lorategien helburua artea eskuragarri jarri eta jendearengana gerturatzea da, eta bide batez artista ez profesionalei euren lanak erakusteko espazio bat ematea. Kasu honetan, berdeguneekin bat egiten duen espazio ireki batean. IMG_0833 IMG_0829 IMG_0841 IMG_0849 IMG_0855

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide