Gazteen arazo, kezka eta beharrak zein diren jakiteko Marasma mugimenduko kideek galdetegia sortu eta herriko gazteei hainbat gairen inguruan euren iritzia eskatu diete. Zarauzko gazteriaren diagnosia osatu dute hala, eta bihar aurkeztuko dute. Festa giroan izango da ekitaldia: 18:00etan elkartuko dira Munoa plazan eta kalejira alaia egingo dute. Jarraian, Putzuzulo Gaztetxean bilduko dira, diagnosiaren emaitza bertaratzen direnei ezagutzera emateko. Gauean ere giroa izango da gaztetxean. Bertso afaria egingo dute, eta ekitaldia biribiltzeko Intro eta Txato Plato taldeen kontzertuak izango dira.