Lan prebentzioaren inguruko jardunaldia egingo dute apirilak 8an

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 25a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu du apirilak 8rako. 2010eko Bonus kanpaina jorratuko dute, eta bertan lan ezbeharren murrizketen eta prebentziorako pizgarrien inguruan arituko dira. Kanpaina honek pizkarriak eskuratzeko irizpideak eta neurriak ezarri ditu. Hori hala, jardunaldi horietan kanpainaren eta pizkarriaren onurak, kostuak, eskakizunak eta bestelako gaiak aztertuko dituzte. 12:30eatik 14:00etara bitartean egingo dute jardunaldia, Imanol Goirigolzarri Mutualia enpresako Prestazioen arloko arduradunaren gidaritzapean. Lekuari dagokionez, Urola Kostako Udal Elkarteak Zarauzko Udaneta bidea kalean duen egoitzan eramango dute aurrera saioa. Bertan parte hartzeko enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi edota 943 89 08 08 telefonora deitu behar da, izen abizenak eta enpresaren izena zehaztuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide