Sareinak blogak lau urte bete ditu Lekeition 2007an aurkeztu zutenetik. Hori dela eta, ekitaldia antolatu dute biharko Zarautzen. Mahai-inguru literario-feminista egingo dute Ispilu Arte galerian. Bertan izango dira Amaia Lasa, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolaza eta ‘komunitate kulturalak eta komunitate feministak’ izango dute hizpide. Era berean, (idazle) generazioen arteko harremanez eta transmisioaz arituko dira.
Ondoren, Zarauzko emakume batzuk prestatutako pintxo goxoak dastatuz, solasaldia egingo dute bertaratzen direnek.
