Herri bazkariarekin eta Sorkunen kontzertuarekin itxiko ditu herri ikastolak aldarrikapen festak

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 26a

Orioko herri ikastolak Udalarekin zuen hitzarmena berreskuratzeko azken aldarrikapen festak egingo dituzte gaur. Eguerdian, bazkari herrikoia egingo dute frontoian; bertara joateko txartelak hilak 21era bitartean egon dira salgai. Gauean, berriz, Sorkunek kontzertua eskainiko du gaztetxean, 22:30ean. Antolatzaileek bertara joateko sarrera bost eurotan jarriko dute. Herri ikastolak azken hiru asteetan antolatu ditu ekintzak herrian. Mota askotara aldarrikatu dute Udalarekin zuen hitzarmena, eta horretarako herriko eragile desberdinen laguntza izan dute; hilak 12an, esaterako, Ruben Trillo, Aimar Galarraga eta Joseba Ostolaza harri-jasotzaileek erakustaldia eskaini zuten; halaber, Idoia Etxeberria Orioko gazteak Idoia marka berria ezarri zuen emakumezkoen arloan, 140 kiloko harri errektangularrarekin bi jasoaldi egin eta gero. Bestalde, joan zen asteburuan pilota jaialdia egin zuten frontoian, eta herritarrek rappela eta bestelako jolasez gozatzeko aukera izan zuten igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide