Akordioa lortuta, bertan behera utzi dute greba TS Fundiciones-eko langileek

Zestoako Hitza 2011ko martxoaren 25a

TS Fundiciones, greba, sindikatuak

Asteazkenean hasitako greba mugagabea bertan behera utzi dute TS Fundiciones-eko langileek. Gaur goizean euren aldarrikapenak eskualdean zehar zabaltzeko egin duten auto karabanaren ondoren jaso dute berria: enpresako zuzendaritzak langileen eskakizun guztiak aintzat hartu eta beteko ditu. “Puntu denak adostu ditugu  eta greba deskonbokatu dugu, astelehenean hasiko gara lanean”, adierazi dute langileen ordezkariek.

Honenbestez, urteko lan jarduna 1.593 ordutan mantenduko da eta joan-etorriengatik kobratu beharreko gehigarriak datorren hilean jasoko duten soldatan ordainduko zaiela jakinarazi dute sindikatuek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide