Euskadin garapen iraunkorrerako estrategia bultzatzeko lan saioa antolatu dute astearterako

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 25a

Eusko Jaurlaritzak 2020rako Euskadiko Garapen Iraunkorrerako Estrategia osatze aldera bultzatutako ekimena da EcoEuskadi 2020. Euskadik aurre egin beharreko zortzi erronka finkatu ostean, horiei nola aurre egin eta horien araberako lan ildoak zehazteko...

Eusko Jaurlaritzak 2020rako Euskadiko Garapen Iraunkorrerako Estrategia osatze aldera bultzatutako ekimena da EcoEuskadi 2020. Euskadik aurre egin beharreko zortzi erronka finkatu ostean, horiei nola aurre egin eta horien araberako lan ildoak zehazteko lan saioa antolatu dute datorren astearterako. Saioa udaletxeko pleno aretoan izango da 19:00etatik 221:00etara. Bertan ondorengo gaiak landuko dituzte herritarrek: Euskadi 2020an iraunkorragoa izatearen eraginak eta dependentzia energetikoari ,aldaketa klimatikoari eta belaunaldi aldaketa desorekatuari nola aurre egin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide