Gomazko pala txapelketarako izena emateko epea ireki da

Karkara.eus 2011ko martxoaren 25a

Apirilaren 5a baino lehen eman behar da izena kiroldegian edo 676 795 608 telefono zenbakian

Gomazko pala txapelketa antolatuko du aurten ere Orioko pilota elkarteak; bigarren edizioa izango da, hortaz. Iaz bezala, ligaxka eran jokatuko da eta sailka...

Apirilaren 5a baino lehen eman behar da izena kiroldegian edo 676 795 608 telefono zenbakian

Gomazko pala txapelketa antolatuko du aurten ere Orioko pilota elkarteak; bigarren edizioa izango da, hortaz. Iaz bezala, ligaxka eran jokatuko da eta sailkatzen direnek final erdiak jokatutakoan erabakiko da zein arituko diren final handian lehian.

Partidak ostiral arratsaldeetan jokatuko dira, Orioko pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Izena ematen duten guztiek apirilaren 5ean, 19:00etan, frontoira joan beharko dute antolatzaileek datuak jasotzeko eta bide batez txapelketaren nondik norakoak azaltzeko.

Izena ematea

Txapelketa hau jokatu nahi dutenek apirilaren 4a arteko epea izango dute izena emateko. 16 urtetik gorakoak eta oriotarrak edo aiarrak izan behar dute parte hartzaileek, edo gutxienez, Aian edo Orion izan behar dute bizilekua. Bikoteko 20 euro ordaindu behar dira eta horrekin asegurua eta kamisetak ordainduko dituzte. Izena emateko kiroldegira jo behar da edo 676 795 608 telefono zenbakira deitu.

Bestalde, herritarrak partiduak ikustera animatu nahi dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide