Apirilaren 7an hasiko da pintxo txikiteoa

Karkara.eus 2011ko martxoaren 25a

Ostegunetan pintxoa eta edaria 1,5 euroren truke hartu ahal izango dira

Pintxo txikiteoa jarriko dute abian apirilaren 7an tabernen

parte-hartzearekin,Vinos Atxega,

Xipri eta Errasti edari banatzaileekin eta Udalaren laguntzarekin. Beste hainbat herr...

Ostegunetan pintxoa eta edaria 1,5 euroren truke hartu ahal izango dira

Pintxo txikiteoa jarriko dute abian apirilaren 7an tabernen parte-hartzearekin,Vinos Atxega, Xipri eta Errasti edari banatzaileekin eta Udalaren laguntzarekin. Beste hainbat herritan antzerako ekimenek izandako arrakasta ikusita egitasmoa Oriora ekartzeko modukoa zela pentsatu eta hala egingo dute. Helburua aste barruan, herrian, dinamika eta mugimendua sortzea  dela esan du Jon Redondoo alkateak aurkezpenean. Jendea tabernen inguruan, kalean, elkartzea; pintxo eta edariaren aitzakian mugimendua sortzea. Esperantza daukagu beste herrietan bezala funtzionatuko duela. Asier Atxega edari banatzaileak esan du banatzaileek sumatu dutela beherakada. Lanik ezean lehenengo aisialditik eta bizioetatik kentzen da. Baina ostegunetan 2-3 trago hartu eta pintxoarekin ia afalduta joango da jendea etxera. Badakigu egoera ekonomikoa ez dela ona, baina denon partetik jarriz gero ekimen polita izango dela uste dugu.

Pintxo pote1Beraz, apirilaren 7tik ekainaren 23ra bitarteko ostegunetan, 18:00etatik aurrera, herriko 7 tabernatan 1,5 euroren truke pintxoa eta edaria hartu ahal izango dira. Beste hainbat herritan edari zehatzen bat aukeratu arren, Orion aukera zabalagoa izango dela jakinarazi dute pintxo poteoaren aurkezpenean Saioa Azkue eta Asier Atxega edari banatzaileek (Mikel Errastik ez da aurkezpenean izan) eta Jon Redondo alkateak. Beraz, pintxoarekin batera ardoa (beltza, gorria edo zuria) kriantza eta urtekoa (banatzaileek aukeratuko dute ardoak zein etxetakoak izango diren); garagardoa; ura eta muztioa hartu ahal izango dira.

Pintxoak nolakoak izango diren, berriz, tabernariek erabakiko dute hala ere, tapa modukoak izango dira. Taberna bakoitzak bere pintxoak izan ohi ditu, baina erabaki dute ostegunetako poteorako pintxoak taberna guztietan tamaina bertsukoak izatea eta urte guztian tabernan izan ohi dituzten pintxoak ez jartzea, bestela jendeak esan dezakeelako: zergatik gaur bai eta bihar ez?

Pintxo pote2Egitasmoan parte hartuko duten tabernak Gure Txoko, Salatxo, Bordatxo, Sarasua, Baraka, Gabon eta Aterpe dira eta ostegunetan kartel bat izango dute jendeak jakin dezan han pintxoa eta tragoa 1,5 euroan hartu ahal izango dutela. Oraindik 7 taberna badira ere, baliteke, egitasmoak nola funtzionatzen duen ikusita beste taberna batzuk ere bat egitea ekimenarekin. Horretarako udan etena egingo dute eta tabernariekin balorazioa egin ondoren zerbait hobetzerik balego hurrengo txandan egingo lukete, izan ere, ongi funtzionatuz gero, asmoa da udazkenean berriz ere ekitea pintxo txikiteoari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide