Korrikarako kilometroak salgai dira dagoeneko

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko martxoaren 25a

Apirilan 17an izango da Korrika ekitaldia, eta hari begira, hainbat ekimen prestatu dituzte. Korrikaren kilometroak salgai jarri dituzte jada, esaterako. Interesa dutenek martxoaren 31a baino lehen izango dute horretarako aukera.

Bestalde, arazoak e...

Apirilan 17an izango da Korrika ekitaldia, eta hari begira, hainbat ekimen prestatu dituzte. Korrikaren kilometroak salgai jarri dituzte jada, esaterako. Interesa dutenek martxoaren 31a baino lehen izango dute horretarako aukera.
Bestalde, arazoak ekidite aldera, aurten zozketa publiko bidez erabakiko da kilometroak nola egokitu eskatzaile bakoitzari. Interesa dutenek AEKn erosi ahalko dituzte kilometro horiek, edota 943-13 01 75 telefono zenbakira deituta.
Jakinarazi dutenez, datorren ostiralean, apirilak 1, egingo dute kilometroen inguruko zozketa, 19:00etan AEKn.
Korrikalagun kanpaina
Era berean, Korrikalagun kanpaina jarri dute martxan herriko dendatan eta tabernetan. Ekimenaren helburua Korrikarako laguntzak biltzea da. Ildo horretatik, herriko establezimenduek ekarpena egin dezakete. Trukean Korrikalagun eranskina jasoko dute parte-hartzaileek.
Korrika diruz lagundu nahi duenak oraindik aukera du horretarako. Hala, AEKra bertaratu beharko dute interesa dutenek.
Bestalde, Korrika kulturalaren baitan, TELP hitzaldia antolatu dute arduradunek; euskararen erabileraren inguruan arituko dira bertan. Martxoaren 31ean izango da, Antoniano aretoan 18:30ak aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide