Pilates ikastaro berria hasiko da apirilaren 5ean Aizarnazabalen. Alvaro Villar irakasleak eskainiko du bi hilabeteko ikastaroa. Astearte eta ostegunetan izango dira saioak, lehen taldea 19:30etik 20:30era eta bigarren taldea 20:30etik 21:30era. Izena emateko epea martxoaren 31n amaituko da eta kuorta hileko 30 eurokoa izango da. Izena liburutegian edo Alvaro Villarri deituta (679-979308) eman daiteke.