Zumaiako III. Multimusikala izango da gaur hasi eta datozen bost asteetan,
Torreberri Gaztetxean. Aurreko bi aldietan bezala, oraingoan ere musika estilo anitzez osatu dute egitaraua. Esate baterako, ska doinuak entzun ahal izango dira gaur gauean (22:00etan), MG eta Jeimon Turk Band taldeen eskutik.