Uztailean eta abuztuan Saharako haurrak Euskal Herrira ekartzeko ahalegina egiten dute hainbat elkartek, hemengo egonaldiak mesede ikaragarria egiten baitie haurrei. Zumaiako Darahlik eta Zarauzko Saharautz elkarteek ere bultzatzen dute ekimena, eta gaur arratsaldean aurkeztuko dute 2011ko "Oporrak pakean" programa, Algorri Interpretazio Zentroan, 19:00etan.