Getariako Gazte Asanbladak III. Gazte Eguna antolatu du larunbaterako, eta goizetik gauera bitarterako egitarau zabala prestatu dute. 10:00etan, Getariako Gaztetape surf taldeari hondartza garbitzen lagunduko diote. 14:00etan, herri bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta bertara joateko egunean bertan jarriko dituzte sarrerak salgai. Gaztetxean eskuratu daitezke sarrerak, hamar euroren truke.
Ondoren, triki poteoa egingo dute herrian zehar, eta gauean kontzertuak izango dira, Gaztetxean; 22:00etatik aurrera, Desguace Beni, Gertrunk eta Okasidentes Rock taldeen emanaldiak izango dira.