Ezkutuko ur-emari preziatua

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko mar. 24a, 10:18

Zarautzek hezegune handia du lur azpian, akuifero deritzona. Ur gezaz osatutako emaria da, mugimenduan dago eta aprobetxagarria da». Uraren Nazioarteko Eguna zela-eta, Terranova enpresako teknikari Alfonso Garcia Kortazarrek Zarauzko akuiferoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen herenegun, Zarauzko udaletxeko pleno aretoan. Jende ugari bildu zen aretoan hezegune naturalaren inguruko nondik norakoak ezagutzeko eta zalantzak argitze aldera. Duela urte batzuk, Terranova enpresak Zarauzko akuiferoaren inguruko azterlana egin zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Ordutik sakon landu du gaia Garciak. Jakinarazi zuenez, lurpean, iragazkortasun baxuko oinarri arrokatsu baten gainean, hondartzako eta dunetako hondarrez osatutako masa porotsua dago. Bertan pilatzen den urak osatzen du akuiferoa. Ura mugimenduan Akuiferoak herrigune osoa hartzen du, eta 30 metroko sakonera izan dezake zenbait puntutan. «Bertan biltzen den ura mugimenduan dago, urteko arra bete mugitzen da. Hori ziklo naturalaren ondorioz gertatzen da: urbanizatu gabe dauden guneetan, Astin edota biotopoan, esaterako, erortzen den euri-ura lurpera sartzen da, eta bertan zirkulatu ostean, itsasoratu egiten da», azaldu zuen. Orduan, fenomeno berezia gertatzen da: ur gezak itsasoko ur gaziarekin egiten du topo. «Ez da nahasten, ordea». Ur geza goikaldean mantentzen da; gazia, berriz, behean. «Apartekoa ez den arren, bitxia da oso akuiferoan gertatzen dena», esan zuen. Kanpoko jardueren eragina «Ezkutuan dagoen altxorra da akuiferoa. [...]

Zarautzek hezegune handia du lur azpian, akuifero deritzona. Ur gezaz osatutako emaria da, mugimenduan dago eta aprobetxagarria da». Uraren Nazioarteko Eguna zela-eta, Terranova enpresako teknikari Alfonso Garcia Kortazarrek Zarauzko akuiferoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen herenegun, Zarauzko udaletxeko pleno aretoan. Jende ugari bildu zen aretoan hezegune naturalaren inguruko nondik norakoak ezagutzeko eta zalantzak argitze aldera.
Duela urte batzuk, Terranova enpresak Zarauzko akuiferoaren inguruko azterlana egin zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Ordutik sakon landu du gaia Garciak. Jakinarazi zuenez, lurpean, iragazkortasun baxuko oinarri arrokatsu baten gainean, hondartzako eta dunetako hondarrez osatutako masa porotsua dago. Bertan pilatzen den urak osatzen du akuiferoa.
Ura mugimenduan
Akuiferoak herrigune osoa hartzen du, eta 30 metroko sakonera izan dezake zenbait puntutan. «Bertan biltzen den ura mugimenduan dago, urteko arra bete mugitzen da. Hori ziklo naturalaren ondorioz gertatzen da: urbanizatu gabe dauden guneetan, Astin edota biotopoan, esaterako, erortzen den euri-ura lurpera sartzen da, eta bertan zirkulatu ostean, itsasoratu egiten da», azaldu zuen. Orduan, fenomeno berezia gertatzen da: ur gezak itsasoko ur gaziarekin egiten du topo. «Ez da nahasten, ordea». Ur geza goikaldean mantentzen da; gazia, berriz, behean. «Apartekoa ez den arren, bitxia da oso akuiferoan gertatzen dena», esan zuen.

Kanpoko jardueren eragina
«Ezkutuan dagoen altxorra da akuiferoa. Ikusten ez den arren, zaindu beharreko baliabide naturala da», nabarmendu zuen Terranovako teknikariak. Izan ere, etxeko erabilerarako aprobetxa daiteke. «Kutsadura zantzu txikirik ere ez du orokorrean, ur edangarria da ia-ia», esan zuen Gardiak.
Hala ere, kutsatzeko arriskua izan dezake ur-emari ezkutuak. «Kanpoko jarduerek eragin zuzena dute akuiferoarengan. Ponpa bidez bertatik ur gehiegi ateratzeak, esaterako, kalte egin dakioke», nabarmendu zuen. Izan ere, ur gehiegi ateratzen bada, ur gaziak har dezake gezaren lekua, eta «bi elementuen arteko oreka galtzen da». Ondorioz, ur-emaria ez da «lehen bezain aprobetxagarria» izango.
Bestalde, lurra kimikoki kutsa daiteke. «Kutsadura kimikoak eragin handiagoa du akuiferoan ibaietan baino. Ibaiak denbora jakin bat pasatu ostean garbituko dira, mugimenduari esker. Akuiferoaren inguruko lurrak, ordea, kutsatuta jarraituko dute urte askoan» adierazi zuen Gardiak.Ondorioz, «akuiferoaren jarraipena bermatzea herritarren ardura» dela nabarmendu zuen Terranovako kideak: «Erakundeek araudiak eta isunak jar ditzakete, baina gutako baitzari dagokigu halako gune baliotsuak zaintzea eta babestea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide