Gaur goizean sinatu dute Orioko alkate Jon Redondok eta Gipuzkoako Kirol eta Kanpo Ekintza Diputatu Iñaki Galdosek Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentrorako diru laguntzaren bigarren zatia jasotzeko hitzarmena. Abenduan 600.000 euro eman zituen Diputazioak eta orain 400.000 euro.
Jon Redondo alkateak Diputazioaren laguntza eskertzeaz gain, beste hainbat erakundek ere proiekturako laguntza eskaini dutela jakinarazi du eta atea jo dugun toki guztietan eskuzabalik hartu dituztela. Foru Aldundiaz gain, Udala bera, Eusko Jaurlaritza eta Consejo Superior de Deportes aipatu ditu. Azken hauekin laugarren batzarra egin dugu eta proiektua ontzat jo dutenez badirudi epe motzean emango dutela diru laguntza.
Federazioek ere erabiltzeko
Iñaki Galdosek, bestalde, argi utzi nahi izan du kirol
instalazio hau hasieratik begi onez ikusi dutela, besteak beste, Orioko beharrizanak asetzeaz gain, badituelako
beste ezaugarri batzuk erabat asebetetzen dituena. Kirol azpiegitura hori
izango da Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentroa eta Foru Aldundiaren politika da
ahalik eta kirol gehienetan teknifikazio zentroak jartzea eta horretan
dihardugu, beraz, gure politikari jarraiki beharrezkotzat jotzen genuen bi kirol
horietarako ere zentroa egotea. Proposamen bakarra Oriokoa izan da eta Orioko Udalak
borondatea eta gaitasuna erakutsi du hau aurrera ateratzeko, beraz, oso gustura.
Horren harira gaineratu du Oriorentzat ez ezik federazioentzat ere baduela
interesa eta hitzarmenean konpromisoa hartzen delaa zati batean
behintzat federazioek lehentasuna
izan dezaten. Horrek erakusten du badagoela aukera sinergiak egiteko kluben
eta federazioen artean, Diputazioen eta Herrien artean. Alkateak ere jarrera irekia izan behar dela dio: ez da zilegi, are gutxiago krisi garaian, herri bakoitzean eraikin bat
egitea, beraz, partekatu behar dugu beste federazioekin.
Bestalde, Kutxaren parte hartzearekin zentroa aisialdirako ere erabiliko dela aurreratu du: gipuzkoarrek aste
bukaeretan piraguismoa edo arrauna egiteko erabiltzeko aukera izatea da helburua.
2012ko urtarrilerako
Hasieran zimentazioarekin izandako arazoek lanak atzeratu bazituzten ere, lanak martxa onean doaz eta egitura metalikoa apirilaren amaierarako bukatuta izatea espero dute. Ondoren itxitura egin eta barrua egokitzen hasiko dira. Obrek oraingo martxan jarraituz gero, aurreikusi bezala 2012ko urtarrilerako Teknifikazio Zentroa egina izatea espero dute.