Nesken VI. Pala Txapelketa antolatzeko bilera informatiboa egingo dute ostiralean. 20:00etan elkartuko dira, udaletxe atarian. Bileran, arduradunak, egutegia eta ordutegiak zehaztuko dituzte, besteak beste.
Antolatzaileek txapelketa Aste Satuak baino lehen haste nahi dute. Halaber, bikote bakoitzeko gutxienez pertsona batek bertaratzeko dei egin dute antolatzaileek.