Olinpiar Jokoen inguruko mahai-ingurua egingo dute Getarian, asteartean

Aritz Mutiozabal 2011ko martxoaren 23a

Olinpiar Jokoak hizpide izango den mahai-ingurua antolatu du Getariako Udalak. Ekitaldia datorren asteartean izango da, martxoaren 29an, udal aretoan, 19:30etik aurrera. Bertan, hainbat euskal kirolari olinpikok hartuko dute parte: Mikel Odriozola atle...

Olinpiar Jokoak hizpide izango den mahai-ingurua antolatu du Getariako Udalak. Ekitaldia datorren asteartean izango da, martxoaren 29an, udal aretoan, 19:30etik aurrera. Bertan, hainbat euskal kirolari olinpikok hartuko dute parte: Mikel Odriozola atletak, Leire Olabarria txirrindulariak, Ainhoa Murua triatletak eta Iñaki Lejarreta mendiko txirrindularia. Moderatzaile ardura Kepa Iribar kazetari eta esatari getariarrak hartuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide