Zarauzko ertzain etxeko agenteek bi lapur atxilotu zituzten atzo Orioko etxe batean lapurretara sartzen saiatzeagatik. Atzo, astelehena, arratsaldean, 16:30ak aldera, une hartan lanean ari ez zen ertzain batek, bi lagun ikusi zituen Aita Lertxundi kalean zelatan. Haien mugimenduei erreparatu eta ikusi zuen nola presaka sartu ziren kale horretako atari batera.
Ertzaina udaltzain batekin eraikinera sartu eta susmagarriak ziren bi gazte ganbaren inguruan ezkutatzen sumatu zituzten. Atxikita izan zituzten ertzain-patruila bat etorri eta atxilotu zituen arte. Izan ere, hainbat etxebizitzatan sartzen saiatu zirela frogatu zuten. Lapurrak plastiko gogor batekin etxe bateko atea zabaltzen saiatu ziren, ertzainek ateko markoaren eta sarrailaren artean aurkitu zuten plastiko zatia.
Atxilotuetako bat, 30 urtekoa, aurrez beste bost aldiz atxilotu dute ertzainek lapurretarengatik. Laguntzailea, 31 urtekoa, berriz, hiru aldiz atxilotu dute gidabaimena izan gabe autoa gidatzen ari zela.