Hirurehun lagunek baino gehiagok hartu dute parte aurten Herri Krosean

Zestoako Hitza 2011ko martxoaren 22a

Eguraldia lagun, lagun askok hartu zuen Zestoako XXXIII. Herri Krosean, eta asko izan ziren ikustera joandakoak ere. Aurten, lehen aldiz, igande goizean egin beharrean larunbat arratsaldean egin dituzte lasterketak. «Aurreko urteetan baino jende ap...

Eguraldia lagun, lagun askok hartu zuen Zestoako XXXIII. Herri Krosean, eta asko izan ziren ikustera joandakoak ere. Aurten, lehen aldiz, igande goizean egin beharrean larunbat arratsaldean egin dituzte lasterketak. «Aurreko urteetan baino jende apur bat gutxiago izan da, baina ez dakigu aldaketa horrek eraginda izan den ala ez», adierazi dute antolatzaileek. Hala ere, 300 kirolarik baino gehiagok hartu dute parte aurten krosean.
Herriko umeen lasterketarekin hasi zen krosa. Eskolarteko maila guztien lasterketak izan ziren ondoren eta azkenik, helduen txanda iritsi zen. «Herriko emakumeen parte-hartzea nabarmentzekoa da», esan dute antolatzaileek. Partaidetzarekin pozik badaude ere, antolaketa lanak egiten laguntzeko boluntarioen beharra somatu dute aurten ere.
ZESTOAKO XXXIII. HERRI KROSA ZESTOAKO XXXIII. HERRI KROSA ZESTOAKO XXXIII. HERRI KROSA ZESTOAKO XXXIII. HERRI KROSA ZESTOAKO XXXIII. HERRI KROSA


Gizonezkoetan, Ruben Lanz legazpiarrak irabazi zuen helduen lasterketa, 28:47 denborarekin, eta Olatz Flores zarauztarra izan zen absoluto mailako emakumetan azkarrena (23:46). Herriko lehen sailkatuak, berriz, senior mailan aritu ziren Ion Ulazia (31:18) eta Gurutze Lopetegi (29:05) izan ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide