Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ertzaintzak 30 eta 31 urteko bi lagun atxilotu zituen atzo arratsaldean Orion, ustez etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Orioko Aita Lertxundi kalean lanetik kanpo zebilen etzain batek bi lagun "jarrera zaindarian" ikusi zituen 16:30eak inguruan. Iturri horren arabera, ertzainak bi pertsona horien "mugimenduak jarraitu" zituen, eta honek etxebizitza bateko bebarrura sartzen ikusi zituen.
Iturri horrek adierazi du ertzaina beste polizia batekin sartu zela eraikinera eta horiek susmagarriak trasteleku inguruan ezkutatzen aurkitu zituztela. Ertzaintzak dioenez, atxilotutakoak etxebizitza batera sartzeko saiakera egin zuten, sarrailaren eta atearen markoaren artean plastiko gogor bat erabiliz.
Atxilotutakoei jabetzaren aurkako delitua leporatzen die. Ertzaintzak jakinarazi du atxilotuetariko bat aurretik beste bost aldiz atzeman zutela delitu berdinagatik.