Hondartza garbituko dute larunbatean

Getariako Hitza 2011ko martxoaren 22a

Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Geztape Getariako hondartza garbituko du datorren larunbatean, hilak 26. Surfrider Fundation erakunde ekologistak hondartzak eta lakuak garbitzeko deialdia egin zuen, eta deialdi horrekin bat egin du herriko surf tald...

Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Geztape Getariako hondartza garbituko du datorren larunbatean, hilak 26. Surfrider Fundation erakunde ekologistak hondartzak eta lakuak garbitzeko deialdia egin zuen, eta deialdi horrekin bat egin du herriko surf taldeak.

10:00etan elkartuko dira, eta antolatzaileek herritar guztiei bertan parte hartzera gonbidatzen diete. Hondartza garbitzen dutenean, hamaiketakoa egingo dute guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide