Larunbatean eta igandean jokatutako estropadetan emaitza onak lortu dituzte arraunlariek. Estropadarik irabazi ez arren, larunbatean Hernanin gizonezko jubenilak bigarren izan ziren, San Pedroren atzetik; igandean, Trintxerpen, emakumezko jubenil-seniorrak ere bigarren izan ziren, San Juan Aren ondotik.