Danbolin Musika Eskolak kontzertua iragarri zuen martxoaren 22rako. Maila altuko ikasleekin egin behar zuen kontzertua atzeratu egin dute ordea. Hainbat arrazoi direla medio, kontzertua datorren astean egingo dute, martxoaren 29an, alegia. Ordua mantendu egingo dute, beraz, 19:00etan izango da.
Bestalde, martxoaren 24an, ostegunean soinu bandekin egingo dute beste kontzertu bat aurrez iragarri bezala, hori ere 19:00etan eta bi emanaldiak kultur etxeko areto nagusian izango dira.