Imanol Lasa izango da EAJren alkategaia

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 21a

Imanol Lasa izango da EAJren alkategia Zarautzen. Igandean egin zuten EAJko kostako hautagaien aurkezpena. Hala, Jeltzaleek Montse Arana aurkeztu zuten Zumairako hautagai gisa, eta Aiarako, Getariarako eta Oriorako egungo alkate Igor Iturain. Andoni Aristi eta Jon Redondo, hurrenez hurren. Horiez gain, bertan izan ziren Joseba Egibar GBBko lehendakaria, Markel Olano Ahaldun Nagusia, eta beste hainbat zerrendakide. Lehentasuna bakea Lehentasun osoa bakeak duela adierazi zuen Olanok: «Aukera historiko baten aurrean gaude eta guztiok zerbait egin dezakegu». Era berean, «une honetan arduraz jokatzea» ezker abertzalearen legeztapenaren alde eta adiskidetzearen aldea apustu egitea dela nabarmendu zuen. «Bakea ezin da inorentzat diru truke bilakatu. Herri honek asko sufritu du dagoeneko eta ez dugu aukera hau galtzen utziko», adierazi zuen Ahaldun Nagusiak: «Legeztatzea bakea lortzeko tresna garrantzitsua da». Era berean, krisia gainditzeko «ahalegin bateratua» egitera deitu zituen herritarrak. Urola Kostako ekimenak Olanok Urola Kostan azpiegituretan eta mugikortasunean egindako ekarpenak aipatu zituen: Oriotik A8 autobiderako egindako lotura, Zumaiako saihesbidea eta Aiara heltzeko errepidean egindako hobekuntzak. Era berean, onartu berri duten autobus zerbitzua ekarri zuen gogora, kostako herriak Donostiako ospitaleekin, Eibarrekin eta Loiurekin lotuko dituena, alegia. Bestalde, Orio-Aia Euskotrenen geltoki berria aipatu zuen, baita Foru Aldundiak kultura arloa sustatzearren Balentziaga museoari eskainitako babesa ere: «Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat [...]

Imanol Lasa izango da EAJren alkategia Zarautzen. Igandean egin zuten EAJko kostako hautagaien aurkezpena. Hala, Jeltzaleek Montse Arana aurkeztu zuten Zumairako hautagai gisa, eta Aiarako, Getariarako eta Oriorako egungo alkate Igor Iturain. Andoni Aristi eta Jon Redondo, hurrenez hurren. Horiez gain, bertan izan ziren Joseba Egibar GBBko lehendakaria, Markel Olano Ahaldun Nagusia, eta beste hainbat zerrendakide.
Lehentasuna bakea
Lehentasun osoa bakeak duela adierazi zuen Olanok: «Aukera historiko baten aurrean gaude eta guztiok zerbait egin dezakegu». Era berean, «une honetan arduraz jokatzea» ezker abertzalearen legeztapenaren alde eta adiskidetzearen aldea apustu egitea dela nabarmendu zuen.
«Bakea ezin da inorentzat diru truke bilakatu. Herri honek asko sufritu du dagoeneko eta ez dugu aukera hau galtzen utziko», adierazi zuen Ahaldun Nagusiak: «Legeztatzea bakea lortzeko tresna garrantzitsua da».
Era berean, krisia gainditzeko «ahalegin bateratua» egitera deitu zituen herritarrak.
Urola Kostako ekimenak
Olanok Urola Kostan azpiegituretan eta mugikortasunean egindako ekarpenak aipatu zituen: Oriotik A8 autobiderako egindako lotura, Zumaiako saihesbidea eta Aiara heltzeko errepidean egindako hobekuntzak. Era berean, onartu berri duten autobus zerbitzua ekarri zuen gogora, kostako herriak Donostiako ospitaleekin, Eibarrekin eta Loiurekin lotuko dituena, alegia.
Bestalde, Orio-Aia Euskotrenen geltoki berria aipatu zuen, baita Foru Aldundiak kultura arloa sustatzearren Balentziaga museoari eskainitako babesa ere: «Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat proiektu estrategikoa da eta eskualdearentzat eragile ekonomiko bilakatuko da».
Etorkizunera begira, industria sustatzen jarraituko dutela jakinarazi zuen, industrigune berriak sortuz eta Irita enpresa parke berria bultzatuz. Era berean, Zarauzko eta Orioko sahiesbidearen beharra nabarmendu zuen. Zumaiako flyscha eta Zarauzko Turismo Batzordearen garrantzia aipatu zituen Olanok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide