Umeen ikastaroak izan duen arrakasta ikusirik, helduentzako antzerki tailerra antolatu du Udalak. Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan burutuko da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, jubilatuen etxeko polibalente aretoan.
Izena emateko epea martxoak 6 bitartean izango da Foronda Kultur Etxean, edo 943861056 telefono zenbakian.