Hona hemen datorren igandean, hilaren 27an, dugun ibilbidearen berri. Aspaldian ez dugu izan ibilbiderik eta oraingoan lau jarraian ditugu, hauetatik lehenengo hirurak egun osokoak. Lehena igandean, eta Iparralde aldera, Heletan emango diogu hasiera, Baigura eta Haltzamendi tontorrak igo eta Orzaizen amaitu. Ez da luzea izango ezta gogorra ere , ea jendea animatzen den. Irteera beti bezela goizeko 7,30ean autobus geltokitik eta izen ematea goiko estankoan (943016337) ostirala arte. Prezioak, goiz bueltan bezela, aldaketak dituzte: egun guztikoak helduentzat 12€, eta umeentzat 6€ izango dira.