Jendetza bildu da plazan Amaia Azkueren hilketa gaitzesteko

Karkara.eus 2011ko martxoaren 19a

Asteazkenean hil zuten Azkue eta Azpeitiko Ibai-eder urtegian aurkitu zuten haren gorpua

Jendetza bildu da gaur, martxoak 19, eguerdiko 12:00etan Orioko plazan, Orioko Udalak egindako deialdiari erantzunez, Amaia Azkueren hilketa gaitzesteko eta seni...

Asteazkenean hil zuten Azkue eta Azpeitiko Ibai-eder urtegian aurkitu zuten haren gorpua

Jendetza bildu da gaur, martxoak 19, eguerdiko 12:00etan Orioko plazan, Orioko Udalak egindako deialdiari erantzunez, Amaia Azkueren hilketa gaitzesteko eta senitartekoei elkartasuna adierazteko. Ehunka herritarrek beren babesa eman nahi izan diete Azkueren familiarteko eta lagunei modu horretara eta hainbat agintari ere izan da bertan: Orioko alkate Jon Redondo, Zarauzko alkate Jon Urien, Getariako alkateorde Antonio Arruti eta Gizarte Ekintzetako diputatu Maite Etxaniz besteak beste.

Ordu laurdeneko isilunea egin dute guztiek 12:15ak jo arte eta txalo zaparrada artean bukatu dute gaitzespena.

2011-Amaia Azkueren hilketa gaitzesteko elkarretaratzeaAtzo ere egin zen gurean Amaia Azkueren hilketa salatzeko elkarretaratzea. Bilgune Feministak plazara deitu zituen herritarrak eta jende asko bertaratu zen.

Autoa agertu da

Ertzantzak aditzera eman duenez, ustez Amaia Azkueren autoa zena agertu zen atzo Azpeitiako Loiola auzoan, gurpilak belar eta lokatzez zikinduta dituela. Azpitiako hainbat bizilagunen arabera, asteazken arratsaldean ikusi zuten Azkueren autoa izan daitekeena auzoan. Autotik gizon bat jaitsi zela eta edukiontzira zerbait bota zutela esan dute testigu horiek prentsaren arabera. Ertzaintzak 39 urteko oriotarraren hiltzailea zein den ikerten jarraitzen du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide