Iazko partehartzaile kopuru berdina izan du aurtengo Loiolako X. Mendi Biatloiak. 39 kirolari abiatu dira Arrupe Hotelaren aurreko irteeratik auzoko zirkuituari bi itzuli bizikletaz eta beste lau lasterka egin asmoz. Ion Korta Arregi usurbildarra (argazkian, erdian) izan da azkarrena, 41:42 denborarekin. Iazko txapeldunak, Xabat Manzisior azpeitiarrak (eskuinean), bigarren sailkatzea lortu du 42:25. 2010ean garaipena eman zion marka hobetu du Manzisidorrek, 43:10etik 42:25ra jaitsiz. Irabazlearen anaia Unai Korta (argazkiko ezkerrekoa) sailkatu da hirugarren 42:37 denborari esker. Auzotarren artean, berriz, Unai Lasagabaster izan da lehena Loiolako helmuga gurutzatzen.