Ehunka lagunek Amaia Azkueren hilketa salatzeko hamabost minutuko elkarretaratze isila egin dute gaur eguerdian Orion, Azkueren jaioterrian. Orioko udalak "sendo gaitzetsi" du Azkueren hilketa eta "elkartasuna eta maitasuna" adierazi nahi izan die senideei eta ingurukoei. Azkueren senideek jaso duten elkartasuna eskertu nahi izan diete herritarrei. Horiez gain, bertan izan dira Orioko alkatea den Jon Redondo, Jon Urien Zarauzko alkatea edota Antonio Arruti, Getariako alkate ordea. Redondok "gertaera azkar argitzeko" eskatu du, "familiaren lasaitasunerako". Maite Etxaniz Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako diputatuak eta Mikel Arana eta Arantza Gonzalez Ezker Batua alderdiko kideek ere hartu dute parte elkarretaratzean.
Atzo, Urola Kostako Koordinadora Feministak deituta, elkarretaratze jendetsuak egin ziren eskualdeko zenbait herrietan.