Bihar, larunbata, ilargia ohi baino handiago ikusiko dugu –tartean lainorik ez bada–. Ilargi betea egokitzeaz gain, azken hogei urteotan Lurretik gertuen pasako den unea izango da. Zehazki, 356.577 kilometrora pasako da. Itsasaldietan ere eragina izango du, asteburuan marea bereziki biziak izango baitira (itsasbehera 10:00ak aldera da bihar). Gauez zeruari eta egunez itsas bazterrari begira egoteko aukera polita.