Juan Priede gogoratu dute senitartekoek eta alderdikideek

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 19a

Duela bederatzi urte hil zuen ETAk Juan Priede Orioko PSEko zinegotzia, eta gaur omenaldia egin diote bere senitartekoek, ingurukoek eta PSE-EEko zenbait ordezkarik. Urtero bezala, ekitaldi xumea egin diote herriko hilerrian. Lore eskaintza egin diote eguerdian, eta senitartekoak ez ezik, zinegotzia zenaren omenaldira joan dira, besteak beste, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusia. 2002. martxoaren 22an hil zuten Priede. Orduan, Orioko Udalean PSEko zinegotzia zen hura. Taberna batean hil zuten, tiroz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide