Azkueren hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak

Karkara.eus 2011ko martxoaren 18a

Martxoaren 19an izango da, 12:00etan

Amaia Azkue Aldabaldetrekuren hilketa salatzeko elkarretaratze isila deitu du biharko, martxoaren 19rako, Orioko Udalak. 12:00etan bilduko dira herriko plazan.  Oriotar guztiei 15 minutuko

elkarretaratze isil...

Martxoaren 19an izango da, 12:00etan

Amaia Azkue Aldabaldetrekuren hilketa salatzeko elkarretaratze isila deitu du biharko, martxoaren 19rako, Orioko Udalak. 12:00etan bilduko dira herriko plazan.  Oriotar guztiei 15 minutuko elkarretaratze isil horretan parte hartzeko eskatu die Udalak.

Horren harira kaleratutako idatzian Udalak honakoa dio: Amaia Azkueren bortxazko heriotzaren aurrean,  Orioko udalak sendo gaitzetsi nahi du gertatutakoa, eta elkartasuna eta maitasuna agertu nahi die Amaiaren senide eta lagunei.

Urola Kostako Koordinadora Feministak ere elkarretaratzea deitu du bailarako herrietan hilketa hori salatuz emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko eskatuz. Orion gaur, martxoaren 18an, izango da herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide