Dena prest dute antolatzaileek Zestoako XXXIII. Herri Kroserako

Zestoako Hitza 2011ko martxoaren 18a

Dena prest dute antolatzaileek bihar Zestoa korrikalarien bilgune bilakatzeko. Izan ere, 16:00etatik aurrera Zestoako XXXIII. Herri Krosa izango da. Beste urte batez, korrikalari txikiz eta handiz beteko dira herriko kaleak.

Lehenbizi, 16:00etan, tx...

Dena prest dute antolatzaileek bihar Zestoa korrikalarien bilgune bilakatzeko. Izan ere, 16:00etatik aurrera Zestoako XXXIII. Herri Krosa izango da. Beste urte batez, korrikalari txikiz eta handiz beteko dira herriko kaleak.
Lehenbizi, 16:00etan, txikienek ekingo diote lasterketari,
eta 17:00ak bitartean lehiatuko dira.
Helduen lasterketa 17:30ean hasiko da. Ia hiru kilometroko ibilbideari itzuli bat emango diote kadete mailakoek, bina bira jubenil eta junior mailakoek, eta helduen mailako emakumezkoek. Helduen mailako gizonezkoek hiru bira emango dizkiote, 8.567 metroko ibilbidea osatu arte.
Izen ematea zabalik egongo da lasterketa hasi baino lehentxeagora arte. Aurrez 5 euro kostatuko bada ere, bihar 10 euro ordaindu beharko da inskribatzeko.

Herri lasterketa dela-eta, egun osoan zehar Donostia eta Zumaia alderako autobusak Ertxina okindegi aurrean geldituko direla jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide