Martxoaren 18arekin kaleratuko dugu Karkararen 295. zenbakia. Oraingo honetan, Orio, euskarazko arnasgunea jardunaldiak emandakoa dugu protagonista, Idoia Etxeberria harri jasotzailearekin batera. Gainerakoan, betiko moduan, Aiako eta Orioko albisteak –Danbolin musika eskolaren urteurreneko kontzertuaz, Maialen Sarasuaren azken lanaz eta Balearen Eguneko antzerkiaz aritu gara Orioko orrietan; Arreta Pagoetak antolatutako ibilaldiaz, Aian–, kirol kontuak –Etxeberriaren errekorra eta eskubaloia izan ditugu hizpide–, elkarrizketak –Manchesterren dabilen Ane Arrutirekin, eta Oihane Mateosekin izan gara– eta hainbat iritzi –Bologñako Planaz jardun zaigu Patxi Etxeberria, EHUko irakaslea; aurrerapen teknologikoez, Zigor Esoain; itsaso kontuez Onintza Aiestaran, Tuentiz Mikel Oteiza eta Jon Ander Zuloaga, tabakoaren legeaz Ander Beldarrain…– jaso ditugu irakurleentzat.
Horrez guztiaz gain, histori berri bat ekarri digu Iñaki Iturainek Oroimenaren kutxara, Aganduru berri baserriaren nondik norakoak zehaztu ditugu Orioko baserriak sailean eta beste galdera bat ere jarri dugu erantzuteko prest inkestak atalean: Japoniakoaren ondoren, energia nuklearra erabiltzearen alde al zaude?
Karkara osorik irakurtzeko klikatu hemen.