Datorren asteazkenean, hilak 23, ETB kateko Kerman mintzalagun bila saioa Getariara hurbilduko da. Goiz eta arratsaldez grabaketak egingo dituzte herrian zehar, eta horretarako hiru herritarren laguntza behar dute.
Saioko arduradunek azaldu dutenez, 09:00etan, 11:30ean eta 15:15ean egingo dituzte grabaketak. Grabaketa horietarako pertsona bana behar dute, eta horiek adin nagusikoak izan behar dute eta euskaraz jakin behar dute. Grabaketa bakoitzak ordu eta erdi inguru iraungo duela jakinarazi dute.
Parte hartu nahi dutenek kermantb@gmail.com helbidera idatzi edota 944-23 33 02 edo 638 29 99 94 telefonora deitu dezakete. Parte hartzaileei saioaren gidoia banatuko diete, istorioaren haria jarraitu dezaten.