San Anton mendian itsasargirako bidea konpondu dute

Ane Olaizola 2011ko martxoaren 17a

Getariako San Anton mendian itsasargirako bidea berreraikitzeko lanak amaitu dituzte. Iaz, uda aurretik, lurra jauzi eta ehun metro inguruko bidea hondatu egin zen. Urte amaieran ekin zioten berritzeari. San Anton mendian, oinezkoentzako bidea hasten den puntuan hasi zituzten konponketa lanak. Hortik abiatuta, itsasargira iritsi baino metro gutxi batzuk lehenagora arteko bidea berritu dute azken hilabeteetan. Antonio Arruti Getariako Udaleko hirigintza zinegotziak azaldu duenez, San Anton mendiko lurra «nahiko eskasa» da, eta horregatik gertatu zen lur jauzia: «Euria lur barrura filtratzen da, eta bertako lurra kaxkarra denez, gainezka egiten du». Horri aurre egiteko, hainbat konpontze lan egin dute eremu horretan. Era berean, azpiegiturak berritu dituzte: «Lur txarra kendu, eta harri gogorra bilatu dugun lekuan estolderia bat jarri dugu. Horrez gain, euriarekin arazoak ekiditeko asmoz, hodiak ere sartu ditugu. Ura harri tarteetatik joateko, berriz, areka bat ere sortu dugu», dio hirigintza zinegotziak. «Beharrezko» lanak San Anton mendiko bidea konpontzeko lanek 150.000 mila euroko aurrekontua izan dute, eta horren %60 Udalak finantziatu du; 90.000 mila euro ordaindu ditu, hain zuzen ere. Gainontzeko %40, berriz, Pasaiko Portuak finantzatu du. Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, aurretik ere antzeko arazoak izan dira bertan, baina, lehenengo aldiz gertatu da «tamaina horretako lur jauzia» San Anton mendian. Hori hala, [...]

Getariako San Anton mendian itsasargirako bidea berreraikitzeko lanak amaitu dituzte. Iaz, uda aurretik, lurra jauzi eta ehun metro inguruko bidea hondatu egin zen. Urte amaieran ekin zioten berritzeari.
San Anton mendian, oinezkoentzako bidea hasten den puntuan hasi zituzten konponketa
lanak. Hortik abiatuta, itsasargira iritsi baino metro gutxi
batzuk lehenagora arteko
bidea berritu dute azken hilabeteetan.
Antonio Arruti Getariako Udaleko hirigintza zinegotziak azaldu duenez, San Anton mendiko lurra «nahiko eskasa» da, eta horregatik gertatu zen lur jauzia: «Euria lur barrura filtratzen da, eta bertako lurra kaxkarra denez, gainezka egiten du».
Horri aurre egiteko, hainbat konpontze lan egin dute eremu horretan. Era berean, azpiegiturak berritu dituzte: «Lur txarra kendu, eta harri gogorra bilatu dugun lekuan estolderia bat jarri dugu. Horrez gain, euriarekin arazoak ekiditeko asmoz, hodiak ere sartu ditugu. Ura harri tarteetatik joateko, berriz, areka bat ere sortu dugu», dio hirigintza zinegotziak.
«Beharrezko» lanak
San Anton mendiko bidea konpontzeko lanek 150.000 mila euroko aurrekontua izan dute, eta horren %60 Udalak finantziatu du; 90.000 mila euro ordaindu ditu, hain zuzen ere. Gainontzeko %40, berriz, Pasaiko Portuak finantzatu du.
Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, aurretik ere antzeko arazoak izan dira bertan, baina, lehenengo aldiz gertatu da «tamaina horretako lur jauzia» San Anton mendian. Hori hala, Udalak «beharrezkotzat» jo du bidea konpontzea. Hori hala, lanak
ahalik eta lasterren egitea erabaki dute, «arazoa areagotu aurretik».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide