Txakolinaren Auzian kontrol kanpaina hastea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Getariako Hitza 2011ko martxoaren 17a

Eusko Legebiltzarrak Txakolinaren Auzian kontrol kanpaina abian jartzea onartu du gaur. Bakartxo Tejeria Otermin Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurketu duen mozioa dela-eta onartu dute erabaki hori. Tejeriak adierazi duenez, Txakolinaren A...

Eusko Legebiltzarrak Txakolinaren Auzian kontrol kanpaina abian jartzea onartu du gaur. Bakartxo Tejeria Otermin Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurketu duen mozioa dela-eta onartu dute erabaki hori. Tejeriak adierazi duenez, Txakolinaren Auzian “ez du inolako biderik idekita utzi nahi, norbaitek aprobetxatu nahi badu ere”. Halaber, “Arabako, Bizkaiko eta Getariako txakolinaren izen ona defendatuko” dutela jakinarazi du.

Mozio horren harira, “txakolinaren hiru jatorri-deiturek merkatuan eskuratu duten ospea babesteko eta ospe hori usurpaziorik gabe mantentzeko” Eusko Jaurlaritzak bere eskumenean dauden “neurri guztiak” jartzeko onartu dute, “auzibidea barne”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide