Amaia Vazquezek haurren autoestimuaren eta autonomiaren inguruan hitzaldia emango du datorrez asteazkenean, hilak 23. Vazquezek, batez ere Lehen Hezkuntzako 3. mailan, 4. mailan, 5. mailan eta 6. mailan dabiltzen umeen gurasoei gai horiek nola landu ditzaten zenbait azalpen emango dizkie. Hala ere, gainontzeko gurasoei ere zuzendu diete saioa. 18:00etan izango da Vazquezen hitzaldia, Udaleko pleno aretoan.