Jaurlaritzak ez die galdegingo Santa Barbarako lurjabeei planera egokitzea

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 17a

Kontserbazio Berezien Eremuen plana egituratzeaz Ostadar enpresako kide Santiago Garcia arduratuko da, eta Santa Barbara-Garate eremurako egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituen herenegun. Planak Zarautz eta Getaria arteko zonaldeko lurrak hartzen ditu bere baitan, eta bertako arkamurka orbana zabaltzea du helburu. Hori dela eta, bertako lurjabe ugari bildu ziren Etxezabalako aretoan. Asko kezkatuta ageri ziren. Izan ere, planaren bitartez, Jaurlaritzak orain arteko babes eremua zabaldu nahi du. Eta hori hala, proiektuak lursail pribatuak hartuko ditu. Arkamurka baso trinkoa Garciak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu lurjabeak lursailak planera egokitzera behartuko. Areago, parte-hartzea «boluntarioa» izango da: «Jaurlaritzak ez ditu lurjabeak lurren erabilera aldatzera behartuko. Lurjabeen esku egongo da planarekin bat egitea edo ez; proposatzen duen aldaketa boluntarioa da». Adierazi zuenez, erakundeak egungo arkamurka orbana handitu nahi du. «Euskal Autonomia Erkidego osoan Zarautz eta Getaria artean dago arkamurka orban handiena. Hori kontuan izanik, erakundeak eremua babestu eta berreskuratu nahi du». Izan ere, egungo arkamurka kopurua «eskasa» da. Plana onartuz gero, sei urtez egongo da indarrean, eta epe horretan orbanari hogei hektarea arkamurka gehitzea izango da erronka. Epe luzera, berriz, hektareak 64 hektarea gehiago izan ditzan nahi dute. Horretarako, lursail pribatuak beharko direla gehitu zuen. Betiere lurjabeen erabakia izango da horretan parte hartzea, ala [...]

Kontserbazio Berezien Eremuen plana egituratzeaz Ostadar enpresako kide Santiago Garcia arduratuko da, eta Santa Barbara-Garate eremurako egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituen herenegun. Planak Zarautz eta Getaria arteko zonaldeko lurrak hartzen ditu bere baitan, eta bertako arkamurka orbana zabaltzea du helburu. Hori dela eta, bertako lurjabe ugari bildu ziren Etxezabalako aretoan.
Asko kezkatuta ageri ziren. Izan ere, planaren bitartez, Jaurlaritzak orain arteko babes eremua zabaldu nahi du. Eta hori hala, proiektuak lursail pribatuak hartuko ditu.
Arkamurka baso trinkoa
Garciak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu lurjabeak lursailak planera egokitzera behartuko. Areago, parte-hartzea «boluntarioa» izango da: «Jaurlaritzak ez ditu lurjabeak lurren erabilera aldatzera behartuko. Lurjabeen esku egongo da planarekin bat egitea edo ez; proposatzen duen aldaketa boluntarioa da».
Adierazi zuenez, erakundeak egungo arkamurka orbana handitu nahi du. «Euskal Autonomia Erkidego osoan Zarautz eta Getaria artean dago arkamurka orban handiena. Hori kontuan izanik, erakundeak eremua babestu eta berreskuratu nahi du». Izan ere, egungo arkamurka kopurua «eskasa» da.
Plana onartuz gero, sei urtez egongo da indarrean, eta epe horretan orbanari hogei hektarea arkamurka gehitzea izango da erronka. Epe luzera, berriz, hektareak 64 hektarea gehiago izan ditzan nahi dute. Horretarako, lursail pribatuak beharko direla gehitu zuen. Betiere lurjabeen erabakia izango da horretan parte hartzea, ala ez. Jakinarazi zuenez, erakundeak laguntzak eta emakidak eskainiko dizkie planarekin bat egiten dutenei. Hala ere, laguntzok zehazteke daudela nabarmendu zuen Garciak.
Europako agindua
Iragan abenduan hasi zuen guneen izaera aldatzeko bidea Jaurlaritzak. Europako Batasunak emandako agindu bat dago jatorrian. Europako Batasunak Intereseko toki izendatutako guneek Bereziki zaindu beharreko toki izendapena jaso behar dute sei urte baino lehen.
Martxoaren 3an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gunea KBE Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko eta leku horri dagozkion zaintza-neurriak onartzeko dekretu-proiektuei emandako hasierako onespena argitaratu zuten. Herritarrek apirilaren 4a bitartean dokumentuaren inguruko helegiteak edota iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako egoitzara (Donostia kalea, 01010 z.g., Gasteiz) bideratu beharko dituzte idatziz.

«Ez dira bateraezinak»
Begoña Rodriguez ingurumen teknikariak Jaurlaritzaren plana Zarauzko Udaleko Plan Bereziarekin «bateragarria» dela nabarmendu du: «Zarauzko Udalak hainbat gune babesteko plana du martxan. KBE behin betiko abian jarri artean hura izango da indarrean». Behin betiko onartzen badute, Zarauzkoa plan berrira egokitu beharko dela jakinarazi zuen ingurumen teknikariak. Era berean, bi planen artean «desberdinatasun txikiak» daudela nabarmendu zuen: «Mugaketari dagozkion kontuetan ez datoz bat, txikikeriak dira. Bestalde, Zarauzko Plan Bereziak zenbait larretan mahatsondoak erein daitezkela jasotzen du. Hori egokitu beharko litzateke, besteak beste». 1www.zarautz.hitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide