Pasa den igandean Donostian jokatu zen 22. Lilatoiko talde arrakastatsuena izan zen Heuk proba ezan Zarauzko emakume korrikalarien taldea. Bost kilometroko lasterketa amaitu ostean, Donostiako Udalak eta Emakundek saria eman zien.
2010eko otsailean hasi ziren gogor entrenatzen emakumeok Txumai Fernandezen gidaritzapean. Egun, hainbat eta hainbat emakume biltzen dira entrenatzera, eta urtetik urtera parte-hartzaile kopurua areagotzen doa. Igandean Udaberri lasterketan hartuko dute parte. Donostian jokatuko da proba, eta 10 kilometroko ibilaldia egin beharko dute parte-hartzaileek.
