Errekak gainezka egin du Santio auzoan

Karkara.eus 2011ko martxoaren 16a

Ura hainbat garaje eta trastelekutan sartu da

Gauean eta goizaldean izandako euri jasen ondorioz, Santio errekak gainezka egin du izen bereko auzoan. Auzorako sarreran dagoen bihurgunean, beste batzuetan gertatu izan den bezala, urak errepidea hartu ...

Ura hainbat garaje eta trastelekutan sartu da

Gauean eta goizaldean izandako euri jasen ondorioz, Santio errekak gainezka egin du izen bereko auzoan. Auzorako sarreran dagoen bihurgunean, beste batzuetan gertatu izan den bezala, urak errepidea hartu du eta putzu handi bat sortu da.

Erreka2Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzen garaje eta trastelekuetara ura sartu da. Izan ere, menditik datorren urak eta errekatik gainezka egin duenak bat egin dute eta estolda zuloak ezin zituen denak hartu. Horretaz gain, zebrabide altxatua trastelekuetako sarreraren parean egoteak ere eragina izan du. Aiako alkate Igor Iturain, Udaleko langile eta suhiltzaileak arazoa izan den etxera gerturatu dira eta esan dute urak denbora gutxian kalteak eragin dituen bigarren aldia dela.

Erreka3Santio Errekan ez ezik Oriotik Aiara bitarteko errepidean beste hainbat gunetan ere gainezka egin du errekak eta lurjauzi txikiak ere izan dira, baita baserri bide batzuetan ere.

Ubidea oraindik bete-bete eginda dago eta euria geratu ezean errekak gainezka egiten jarraituko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide