Humilitate talde zarauztarrak kontzertua eskainiko du etzi, Andoaingo Gaztetxean. Jakinarazi dutenez, azken boladan emanaldi ugari eskaintzen ari da taldea, eta udari begira, AEBetan zehar bira prestatzen ari dira. Haiekin batera izango dira taula gainean Mallorkako Mostros taldea. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.