San Miguel Ligako aurre denboraldiko zerrendak jakitera eraman dituzte

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 17a

San Miguel Ligako aurre denboraldiko zerrendak kaleratu dituzte. Hori hala, talde bakoitzak denboraldi berrirako arraunlarien zerrendak ere eraman dituzte argitara. Zerrenda horretan, Orio Amenabar eta Zumaia Altuna y Uria taldeek hartzen dute parte. Bestalde, datorren denboraldiko egutegia hilaren 26an erabakiko dute. Izan ere, egun horretan Bermeon batzarra egingo dute antolatzaileek. Honako helbidean ikus daiteke aurre denboraldiko zerrenda: www.ligasanmiguel.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide