IRUDIA: Ibaia gainezka egiteko zorian Narruondo auzoan

Baleike 2011ko martxoaren 16a

Argazkia: Juan Luis Romatet

Azken orduetako euritearen ondorioz, Urola eta Narruondo ibaien mailak gora egin du nabarmen. Gaur goizean argi gorriak piztu dira Narruondo auzoan, 9:00etatik 11:00ak aldera oso azkar igo baita uraren maila, ia gainezka e...

narruondo
Argazkia: Juan Luis Romatet

Azken orduetako euritearen ondorioz, Urola eta Narruondo ibaien mailak gora egin du nabarmen. Gaur goizean argi gorriak piztu dira Narruondo auzoan, 9:00etatik 11:00ak aldera oso azkar igo baita uraren maila, ia gainezka egiteraino. Ibai ondoan dauden tailer txikiak izan dira estualdi handiena pasa dutenak. Esate baterako, autoak konpontzen dituen Aranzabal tailerrean ura sartu zaie sotoan, 30 zentimetro inguru, eta su-hiltzaileei deitu behar izan diete kalte larriagoak ekiditeko. Arratsalderako dezente jaitsi da uraren maila, baina erreka ondoan dauden etxe eta tailer txikiak uholdea pairatzeko arriskuarekin bizi dira euriteak dauden bakoitzean. Behar diren babes neurriak hartzeko eskatzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide