Azken bi urteotan etorkinen fluxua egonkortu egin da Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko martxoaren 16a

Datuen arabera, etorkinen fluxua egonkortu egin da azken bi urteotan. Hala jakinarazi du Julen Aranguren Immigrazio teknikariak gaur goizean Gizartekintza zinegotzi Maribel Albizurekin batera egindako agerraldian. Datorren astelehenean, martxoak 21, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, bi ekimen antolatu ditu sailak: Atzerritartasun legearen inguruko informazio saioa eta etorkinen testigantzak jasotzen dituen dokumentala. Bide batez, azken urteotako immigrazio datuak jakinarazi dituzte Arangurenek eta  Albizuk. Ekimenak Batetik, bihar Atzerritartasun legearen inguruko informazio saioa egingo dute Gaztelekuan. Bertan, Biltzen Eusko Jaurlaritzako integrazio eta kultur arteko elkarbizitza zerbitzuko lege-aholkularitzako abokatu batek atzerritartasunaren araudiari buruzko galderei erantzungo die, besteak beste, etorkinen bizitzaren arlo desberdinetan legeak duen eraginari buruzkoak: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak biltzea, ikasleak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak, etab. “Helburua aurreiritziak saihestea eta elkarbizitzen ikastea da. Bizilagun berrien integrazioa lortzeko informazio zuzena behar da, zurrumurruak alde batera utzi, eta haien errealitatea ezagutu. Horretarako baliagarri izango da biharko ekimena”,nabarmendu du Immigrazio teknikariak.  19:00etan hasiko da saioa. “Halako lau saio egingo ditugu urtean; lehenengoa da honakoa”, gehitu du. Bestalde, Erlo telebistarekin elkarlanean, etorkinen testigantzak jasoko dituen dokumentala osatzen ari da Immigrazio saila. Arangurenek adierazi duenez,  ”xenofobiari aurre egiteko eta etorkinen errealitate sozialaren nondik norakoak ezagutzeko baliagarri” izango da. Ildo [...]

Datuen arabera, etorkinen fluxua egonkortu egin da azken bi urteotan. Hala jakinarazi du Julen Aranguren Immigrazio teknikariak gaur goizean Gizartekintza zinegotzi Maribel Albizurekin batera egindako agerraldian. Datorren astelehenean, martxoak 21, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, bi ekimen antolatu ditu sailak: Atzerritartasun legearen inguruko informazio saioa eta etorkinen testigantzak jasotzen dituen dokumentala. Bide batez, azken urteotako immigrazio datuak jakinarazi dituzte Arangurenek eta  Albizuk.

Ekimenak

Batetik, bihar Atzerritartasun legearen inguruko informazio saioa egingo dute Gaztelekuan. Bertan, Biltzen Eusko Jaurlaritzako integrazio eta kultur arteko elkarbizitza zerbitzuko lege-aholkularitzako abokatu batek atzerritartasunaren araudiari buruzko galderei erantzungo die, besteak beste, etorkinen bizitzaren arlo desberdinetan legeak duen eraginari buruzkoak: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak biltzea, ikasleak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak, etab.

“Helburua aurreiritziak saihestea eta elkarbizitzen ikastea da. Bizilagun berrien integrazioa lortzeko informazio zuzena behar da, zurrumurruak alde batera utzi, eta haien errealitatea ezagutu. Horretarako baliagarri izango da biharko ekimena”,nabarmendu du Immigrazio teknikariak.  19:00etan hasiko da saioa. “Halako lau saio egingo ditugu urtean; lehenengoa da honakoa”, gehitu du.
Bestalde, Erlo telebistarekin elkarlanean, etorkinen testigantzak jasoko dituen dokumentala osatzen ari da Immigrazio saila. Arangurenek adierazi duenez,  ”xenofobiari aurre egiteko eta etorkinen errealitate sozialaren nondik norakoak ezagutzeko baliagarri” izango da. Ildo horretatik, eskualdean bizi diren atzerritarrei egindako elkarrizketak bilduko ditu dokumentalak.

Fluxua egonkortuta

Agerraldia aprobetxatuz, azken urteetako immigrazio datuak jakinarazi dituzte Albizuk zein Arangurenek. Azaldu dutenez, 2011ean fluxua egonkortu egin da: “2009an Zarauzko biztanleriaren %6,42a zen etorkina, bi urte beranduago, berriz, %6,36a da”. Udal erroldan oinarritu dira teknikariak datuok ateratzeko: “Ez dira datu zehatzak, etorkin batzuk arazoak izaten baitituzte erroldatzeko”.  

Dena den, Zarautzen erroldatzen diren atzerritarren jatorria aldatu egin da. Egun, herrira iristen diren etorkin gehienak Paraguaitik eta Nikaraguatik datoz. Azken sei hilabetetan nabarmen igo da nikaraguarren fluxua, eta batez ere emakumezkoak dira herrira iristen direnak. Gainontzeko herrialdeetako bizilagunen fluxuak, berriz, behera egin duela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide