Zestoako Natur Taldeak ibilbide geologikoa egiteko irteera antolatu du datorren iganderako, martxoaren 20rako. Goizeko 09:30ean Gurutzean elkartuko dira eta handik autoetan Urdaneta aldera joago dira.
Paraje haietan fosilak bilatu eta ikusiko dituzte. «Beti bezala, oinez gutxi ibiliko gara eta bidea erraza izango da», jakinarazi dute antolatzaileek. Beraz, haurrentzako zein helduentzako moduko irteera izango da Natur Taldeak antolatutakoa. Ohartarazi dutenez, egun horretan eguraldi txarra egiten badu, hurrengo astebururako atzeratuko dute mendi irteera.
Agirokoen mendi irteera
Agiro Mendi Taldeak mendi irteera egingo du igandean, martxoaren 20an. 07:30ean Gurutzetik garraio publikoan abiatuko dira, Debarantz. Deba-Arbil-Lastur – Salsamendi-Andutz-Itziar ibilbidea osatu eta herrira itzuliko dira autobusez. Bihar arte eman daiteke izena, kiroldegian.